Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioarentzat, pilota modalitate hau berrindartu nahia gogoan, funtsezkoa da erakunde publikoen eta enpresa pribatuen laguntza jasotzea.
Kirol babesleen bidezko lankidetzak behar diren diru-sarrerak ekarriko lizkioke gure Fundazioari, proiektua aurrera eramateko; babesleei, bestalde, zerga-abantaila oso interesgarriak.
Izan ere, Nafarroako Gobernuak gizarte interesekotzat deklaratua du Fundazioaren jarduera: hori dela-eta, Fundazioari emandako dirutzaren % 55era arteko zerga desgrabazioa izanen dute babesleek.